Santio egunean irekiko ditu ateak Uztarriaren tonbolak

Uztarria.eus 2014ko uzt. 21a, 12:56

Hilaren 27an, 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean eta 2an ere zabalik izango da, Erdikaleko ohiko lokalean. Seigarren urtez, Udalak, Bertan merkatari elkarteak, herriko hainbat saltokik, tabernek, jatetxek, ileapaindegik eta abarrek babestu dute ekimena.

Santio bezperarekin, uztailaren 24an, hasiko dira Azpeitian festak. Hurrengo egunean, santio egunez, irekiko du Uztarria Komunikazio Taldeak bere festetako tonbola, Erdikalean.

Seigarren aldiz segidan jarriko du tonbola Uztarriak eta, aurrekoetan bezala, Jabier Iruretak musutruk utzitako lokalean izango da tonbola. Eskerrak eman beharrean da Uztarria, lokal jabeari bezala, tonbola posible egiten duten laguntzaile guztiei. Udalak, Bertan merkatari elkarteak, herriko hainbat saltokik, tabernek, jatetxek, ileapaindegik eta abarrek babestu dute ekimena; 80tik gora guztira. Uztarriak diru-sarrera propioak lortzeko abian jarri zuen proiektuan denen laguntza oinarrizkoa delako, mila esker guztiei!

Santio eta saninazioak tarteko, aurten sei egunetan irekiko ditu ateak Uztarriaren tonbolak: uztailaren 25ean, 27an, 30ean eta 31n, eta abuztuaren 1ean eta 2an. Ordutegiari dagokionez, eguerdi partean 12:00etatik 15:00etara eta, arratsaldetik aurrera, 17:00etatik gauerdiraino izango da tonbolan txartelak erosi eta sariak eskuratzeko aukera. Uztailaren 25ean, ostirala, eta 27an iluntzean goizago itxiko da tonbola, 20:30ak aldera.

Urtero bezala, euro baten truke tonbolako bi txartel erosi ahal izango dira. Oparien zerrenda luzea izango da aurten ere. Eta, saridun txartelez gain, zozketarako zenbakidunak ere ez dira gutxi izango. Ukabik emandako ordenagailu eramangarria, Eroski eta Halcon bidai-agentziek emandako asteburuko egonaldi bana (bi lagunentzat) eta Erreka Bikek eskainitako bizikleta dira tonbola ixtearekin batera egingo den azken zozketan banatuko ditugun sariak.

Ekimenaren laguntzaileak

Bertan merkatarien elkartea

Azpeitiko Udala

Ukabi informatika

Eroski Bidaiak

Halcon Bidaiak

Erreka Bike

Eregi euskara eta komunikazioa

Danetik

Matxin xestoak

Nekane janari denda

Nerea eskulanak

Amaia taberna

Azpeitia taberna

Egaña gozotegia

Errotaundi okindegia

Etxaun kutixiak

Etxe Zuri taberna

Garoa taberna

Hartzubia taberna

Xoxote kafetegia

Intz taberna

ISB taberna

Izaro taberna

Jim Clark taberna

Juantxo Txiki taberna

Korrale taberna

Laratz taberna

Neguda taberna

Ogi Berriena okindegia

Oñatz taberna

Kantoi taberna

Urola Express taberna

Urtzi taberna

Aliur kafetegia

Azkune frutak

Ametsa taberna

Añota sagardotegia

Auntxa erretegia

Baigera II

Garmendipe taberna

Jai-Alai jatetxea

Kiruri jatetxea

Larrañaga Hotela

Lau Bide jatetxea

Topa taberna

Mendizabal taberna

Mikel Uria jatetxea

Ondarbide jatetxea

Ongi Etorri jatetxea

Orbegozo jatetxea

Osinazpi taberna

Pastorkua jatetxea

Patxo erretegia

Pikua taberna

Agirre opari-denda

Olakor kafetegia

Inka kafetegia

Kutxillo

Landeta jatetxea

Xoxote kafetegia

Jim Clarck taberna

Atseden taberna

Lokotx taberna

Lasa gozotegia

Xanadu jatetxea

Sanagustin kulturgunea

Sagasti Zahar

Loiola hotela

Meola jatetxea

Uranga jatetxea

Arrupe Hotela

Kiroldegiko taberna

Adats ile-apaindegia

A&m ile-apaindegia

Bigara ile-apaindegia

Garai ile-apaindegia

Goiatz ile-apaindegia

Inaxita ile-apaindegia

Jone eta Maikar estetika zentroa

Karmen Gurrutxaga ile-apaindegia

Kimetz ile-apaindegia

Zuha ile-apaindegia

Anare ile-apaindegia

Elnek ile-apaindegia

Edurne ile-apaindegia

Irede estetika zentroa

Motx ile-apaindegia

Iturria ile-apaindegia

Begoña Etxeberria ile-apaindegia

Eder ile-apaindegia

Aisia hotelak