Pasabidea, Elizkaletik Done Jakue kalera

Uztarria.eus 2014ko uzt. 21a, 11:28

Elizkale eta Done Jakue kalearen artean zegoen eraikin bat bota dute azken asteetan. Udalak jakinarazi duenez, "eraikuntza enpresak lur zati horretan, epe motzean, ez duenez ezer eraikiko, Udalari eman dio eremu hori doan". Hori dela eta, Azpeitiko Udalak oinezkoentzat pasabidea egokitu du bertan. Pasabidea egiteak 20.000 euroko aurrekontua izan du.