Orreagara ibilaldia antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak iganderako

Uztarria.eus 2014ko uzt. 9a, 14:34

Autobusez joango dira Orreagara eta han ibilaldia egingo dute Zestoako Agiro taldeko
eta Nabarraldeko lagunekin batera. Izena emateko azken eguna osteguna, uztailak 10, izango da. 

Datorren igandearako, uztailak 13, Orreagara (Nafarroa) irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak. Autobusez joango dira Ibañetara (Orreaga), eta bertan ibilaldia egingo dute Zestoako Agiro taldeko eta Nabarraldeko lagunekin batera. Ibilaldian Orreagako kondairak entzuteko aukera izango dute partaideek, bertakoek kontatuta. 

Irteera 8:00etan izango da herriko plazatik, eta izena eman nahi duenak ostegunean, uztailaren10ean, izango du azken eguna. Inskripzioa mendizaleen tabernan, lagunonak@euskalnet.net helbidean edo Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean egin beharko da, eta helduek zortzi euro ordaindu beharko dute. Gaztetxoek, berriz, lau euro ordaindu beharko dute. 

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eguraldiak lagunduko ez balu, Auritzeko frontoian jolasak egingo dituzte.