Abian da 'Uztarria' aldizkariko uztaileko lehiaketa, Sanagustin kulturguneko errezetarekin

Uztarria.eus 2014ko uzt. 9a, 12:38
Uztaileko lehiaketa.

Sanagustin kulturgunea izan da Uztarriak eta herriko jatetxeek elkarlanean abiatu duten Uztarria sukaldean lehiaketako bosgarren protagonista, eta bakailao eta bieira entsalada errezeta eskaini die irakurleei. Uztaileko lehiaketan parte hartzen duten bazkideen artean, Sanagustin kulturgunean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko du Uztarriak.

Kalean da Uztarria aldizkariaren uztaileko zenbakia, eta abian da hil honetako Uztarria sukaldean lehiaketa. Sanagustin kulturguneko sukaldariak prestatutako bakailao eta bieira entsaladaren errezeta kaleratu du Uztarriak, eta plateraren osagaiak eta prestatzeko pausoak azaldu dizkie sukaldariak Uztarriaren irakurleei.

Dagoeneko irakurleen txanda da. Bazkideek lehiaketan parte hartzeko euren gustuko errezeta bidali beharko dute, bazkidea bera sukaldatutako platerarekin agertzen den argazkiarekin batera. Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza 1, behea) edo uztarriasukaldean@gmail.com helbidera bidali beharko dituzte plateraren errezeta eta argazkia, uztailaren 21a baino lehen.

Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Uztarriako bazkide izatea (Uztarria Komunikazio Taldeko bazkide egin eta hainbat abantailaz gozateko, egin klik hemen eta bete formularioa). Uztaileko lehiaketan, argazkia eta errezeta bidaltzen duten bazkide guztien artean, Sanagustin kulturgunean bi lagunentzako afaria edo bazkaria zozkatuko da. Animatu eta hartu parte!

Joseba Albizu Lizaso izan da ekaineko lehiaketako irabazlea, eta Larrañaga hotelean bi lagunentzako jatordua irabazi du. Hilero herriko hainbat jatetxeetako sukaldariek, txandaka, plater bana prestatuko dute aldizkariko lehiaketa atalerako, eta errezeta ere emango dute. Uztarriak martxoko zenbakiarekin abiatu zuen lehiaketa berria.