Ura moztuko dute Atxubiaga kalean ostegun arratsaldean

Uztarria.eus 2014ko uzt. 9a, 12:08

Bihar, osteguna, Landetako Atxubiaga kalean moztuko dute ura, 15:00etatik 18:00etara bitartean.

Bihar, osteguna, ura moztuko dute Landetako Atxubiaga kalean, 15:00etatik 18:00etara bitartean. Gipuzkoako Ur Kontsorzioak azaldu duenez, "mozketaren iraupena gutxi gorabeherakoa da".

Lanak lehenago amaitzen baldin badituzte, ur zerbitzua berriz martxan jarriko dute. Aldiz, lanak uste baino gehiago luzatzen baldin badira, informazio guztia Uraren telefonoan, 902 30 22 22 zenbakian, eskuratu ahal izango da. Kontsortziokoek esan dutenez, "mozketaren ondorioz, ur presioa txikitu, ura arretu edo beste zenbait ondorio kaltegarri ere gerta daitezke, eta eragozpenengatik barkatzeko eskatzen dizuegu".