XIV. Pourrak 154 apustu ditu

Uztarria.eus 2014ko uzt. 5a, 17:21

Irabazleak 924 euro jasoko ditu, bigarrenak 616 eta hirugarrenak 308. Horiez gain, 4, 13, 22, 36, 48, 57, 69, 86, 100, 123 eta 154. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Hamalaugarren aldiz antolatu du Uztarria Komunikazio Taldeak Pourra, eta 154 apustu egin dituzte parte-hartzaileek aurtengo jokoak. Gaur, uztailak 5, hasi eta uztailaren 27an bukatuko da 2014ko Frantziako Tourra -orduan amaituko da Pourra ere-. Iaz, 156 parte-hartzaile izan zituen Pourrak. 2001ean, lehen edizioan, 108.

Informazio gehiago

Banatuko diren sariak, sailkapenak eta abar jarraitzeko, gogoratu, Pourra'14ren helbidea: uztarria.com/pourra/2014.

Sari banaketa San Inazio bezperan

Ohitura den bezala, sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean. 20:00etan hasiko da sari banaketa eta Uztarriaren Tonbolan egingo da, Erdikalean. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.

Sariak

Irabazleak 924 euro jasoko ditu, bigarrenak 616 eta hirugarrenak 308. Horiez gain, 4, 13, 22, 36, 48, 57, 69, 86, 100, 123 eta 154. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Hau da aurtengo sarien zerrenda:

  • 1.goak: 924 euro.
  • 2.goak: 616 euro.
  • 3.goak: 308 euro.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria.
  • 13.goak: Odriozola ardoaken oparia.
  • 22.goak: Erreka Bike-n oparia.
  • 36.goak: Ziklos Beniren oparia.
  • 48.goak: Aitzaki Kirolaken oparia.
  • 57.goak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren opariak.
  • 69.goak: Azpeitiko Udalaren saria.
  • 86.goak: Talasoterapiako bi lagunentzako zirkuitua.
  • 100.goak: Odriozola Ardoaken oparia.
  • 123.goak: Uztarriaren sariak.
  • 154.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea.