Jone Urkizu: "Zenbat eta korrika gehiago egin, are hobeto ezagutzen duzu zeure burua"

Urola Kostako Hitza 2014ko uzt. 2a, 12:02
Jone Urkizu.

Mendi lasterketetan dabil azken urteotan Jone Urkizu (Azpeitia, 1979). Ekainaren 14an Gorbea, Anboto eta Aizkorri lotzen dituen Hiru Handiak lasterketan hirugarren postuan helmugaratu zen, eta EhunMiliak dira orain bere helburua. Urola Kostako Hitza-k Urkizurekin hitz egin du.

Noiztik eta nondik datorkizu mendian korrikan ibiltzeko zaletasuna?

Mendian betidanik ibili naiz, egia esan, beti gustatu izan zait. Baina korrika duela zortzi urte inguru hasi nintzen. Mendi lasterketak probatzen hasi nintzen, eta gustatu egin zitzaidanez, horretan nabil orain.

Mendiko lasterketak egiten dituzu gehienbat. Errepidekoak ere bai?

Egin izan ditut asfaltoko lasterketak ere, baina oso gogorra egin izan zait. Oso erritmo desberdina eskatzen du, eta artikulazioetarako eta hanketarako gogorra da errepidea; egokiagoa da, niretzat, mendia.

Nola entrenatzen duzu?

Denboraldiaren edo garaiaren arabera desberdin entrenatzen dut. Neguan errepidean saio gehiago egiten ditut eta gero, eguraldi onak hasten direnean, mendian ordu gehiago egiten hasten naiz. Egunero samar pare bat ordu egiten ditut, korrika ez bada bizikletan. Entrenamendu sendoagoak asteburuetan egiten ditut batez ere.

Inguruko mendietan ibiltzen al zara, eta ba al duzu ohitura probak izango diren lekuak ikustera joateko?

Normalean hemen inguruko mendietan ibiltzen naiz. Baina, batzuetan gertatzen da hainbeste orduz leku berean ibiltzeaz aspertu egiten dela bat, eta orduan beste leku batzuetara joaten naiz.

Hemen elkarrizketa osorik.