Maier Lizaso izango da Iraurgi Saskibaloi Taldeko lehendakaria, irailetik aurrera

Uztarria.eus 2014ko uzt. 1a, 14:41
Maier Lizaso.

Irailean hartuko du kargua Lizasok, eta ISBko lehendakari izan den Iñaki Uria ordezkatuko du. Pasa den zapatuan egindako denboraldi bukaerako bazkarian jakinarazi zuten Lizaso izango dela taldeko lehendakari berria.

Maier Lizaso (Azpeitia, 1973) izango da irailetik aurrera Iraurgi Saskibaloi Taldeko lehendakaria. Pasa den zapatuan denboraldi bukaerako bazkaria egin zuen ISBk, eta han jakinarazi zuten nork ordezkatuko duen 2006tik lehendakari izan den Iñaki Uria azkoitiarra. Lizasok irailean hartuko du lehendakari kargua, baina zapatuan bertan jaso zuen aginte-makila.

Iraurgiko jokalaria eta entrenatzailea izan da aurretik Lizaso.