Udaletxeko administrarien lan-poltsa osatzeko hautaketa prozesua ireki du Udalak

Uztarria.eus 2014ko eka. 30a, 13:35

Hautaketan parte hartzeko izen-ematea gaur hasi eta uztailaren 15era arte egongo da zabalik, udaletxeko harreran. 

Azpeitiko Udalak administrazio-kudeaketako postuetan aldi baterako beharrak betetzeko administrarien lan-poltsa osatzeko hautaketa prozesua jarri du abian. Hautaketan parte hartzeko izen-emate epea gaur, ekainaren 30a, hasiko da eta uztailaren 15ean amaituko da. 

Udaletxeko harreran egin beharko da izen-ematea, eta eskariarekin batera honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • Nortasun Agiriaren fotokopia.
  • Deialdian parte hartzeko eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua.
  • Hizkuntz eskakizunaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua (edo baliokide den tituluarena).
  • Merezimenduen lehiaketarako egiaztagirien fotokopiak.

Informazio gehiago, eskaera orria eta betebeharren zerrenda nahi duten herritarrek, udaletxean bertan edota hemen aurki dezakete.