Harrotasun Egunean elkarretaratzea

Uztarria.eus 2014ko eka. 30a, 11:43

Pasa den zapatuan, hilak 28, Harrotasun Eguna zela-eta, elkarretaratzea egin zuen hainbat herritarrek plazan. Bilgune Feministak eta Ernaik antolatutako egitarauaren baitan, hainbat egitasmo egin zuten ostegunaz geroztik, "heteroaraua" apurtzeko helburuarekin.