Doinu eta oihuekin hasi dira Elizkaleko jaiak

Uztarria.eus 2014ko eka. 26a, 20:56

Hasi dira Elizkaleko Korputz jaiak txalaparta kolpeekin, trikiti doinuekin eta gaztetxoen oihuekin. Izan ere, Juan Antxieta musika eskolako soinujoleak kalejiran hastearekin batera, lanari ekin diote buruhandiek. Gaurtik hasi eta larunbata arte, Elizkaleak ez du atseden hartuko, haurren eta helduen artean festa izango baita nagusi.

Honakoa da datozen egunetako egitaraua:

Gaur, ekainak 26:

18:00etan jaien hasiera txalapartariekin.

18:15ean Juan Antxieta musika eskolako musikarien kalejira. 

Ondoren, buruhandiak.

19:00etan meza Soledadeko Kaperan, kaleko hildakoen alde.

Bihar, ekainak 27:

18:00etan txalapartariak.

18:15ean Juan Antxieta musika eskolako ikasleen kalejira.

Ondoren, buruhandiak.

19:00etan kitarra poteoa.

22:30ean Haritz, Montte eta Saioarekin erromeria.

Zapatua, ekainak 28:

12:30ean trikitilariekin kalejira.

13:00etan Itsasi dantza taldekoen emanaldia.

19:30ean lagunarteko kalejira.

20:30ean afaria Baigeran.

23:00etan erromeria.

00:00etan zozketa.