Jagoba Beobidek Alavesen jarraituko du datorren denboraldian

Uztarria.eus 2014ko eka. 26a, 17:44
Jagoba Beobide.

Hirugarren urtez, Espainiako Ligako Bigarren Mailan jokatuko du Azpeitiko futbolariak. Oraingoz, talde babazorroak ez du zehaztu hitzarmenaren epea. 

Jagoba Beobidek Alavesen jarraituko du 2014-2015 denboraldian. Hala ere, futbol taldeak ez du zehaztu erdilariaren kontratua noiz amaituko den. Hitzarmena sinatuta, hirugarren urtez Arabako taldean jokatuko du azpeitiarrak, eta Espainiako Ligako Bigarren Mailan jarraituko du.

Beobideren lehen urtean igo zen talde babazorroa Bigarren Mailara. Pasa den denboraldian, justu bada ere, mailari eutsi dio taldeak. Denboraldia amaitu zutenean, bere sentipenei buruz hitz egin zuen Beobideak, Uztarria.com-ek egin zion elkarrizketan.