Cristobal Aguiloren kartelak iragarriko ditu XXXII. Euskal Antzerki Topaketak

Uztarria.eus 2014ko eka. 24a, 15:31

Cristobal Aguilo Dominguez Murtziarrak irabazi du Udalak 2014ko Euskal Antzerki Topaketen irudia aukeratzeko antolatu duen kartel lehiaketa. Iaz baino lan gutxiago aurkeztu dira aurten lehiaketara; 32, orotara. Ekainaren 10etik 22ra Betharrametako aretoan egin den erakusketan izan direnak guztiak ikusgai. Erakusketara gerturatutakoek eta epai-mahaiak emandako botoei esker, Aguiloren kartelak (argazkikoa) iragarriko ditu XXXII. Euskal Antzerki Topaketak eta, horrenbestez, berarentzat izango da Udalak lehiaketaren irabazleari ematen dion 900 euroko saria.