Herritar ugari suaren berotasunean, plazan

Uztarria.eus 2014ko eka. 24a, 14:17

Dantza eta musika artean ospatu zen atzo San Juan bezpera. Usadioari jarraituz, herriko hainbat auzo eta txokotan piztu zuten sua gauean, eta jende ugari elkartu zen suaren bueltan. Plazan ekitaldi berezia egin zuten herriko hainbat taldek: Juan Antxieta musika eskolak, Julian Barrenetxea abesbatzak, Emakumeen Antzerki tailerrak, Gazteen Antzerki tailerrak, Erniarraitz Bertsozale Elkarteak, Azpeitiko Dantza Solte Eskolak, Dantzaki taldeak, Itsasiko ttuntturroek, Udal Musika Bandak eta Olatz Prat abeslariak. Talde horien laguntzarekin, suak, piztu aurretik, Euskal Herriko zazpi probintzietatik egin zuen ibilbidea, Zuberoatik Gipuzkoara. Jendetza elkartu zen plazan.

Hemen, atzoko ekitaldiko argazki bilduma: