Aldundiak bidegorria argiztatzeko diru-laguntza emango dio Udalari

Uztarria.eus 2014ko eka. 23a, 14:55

Argiztatze lanek 16.808 euroko aurrekontua dute eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 5.546,50 euroko diru-laguntza emango dio Azpeitiko Udalari.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Azpeitiko bidegorria argiztatzeko proiektua diruz lagunduko du. Argiztatze lanek 16.808 euroko aurrekontua dute eta aldundiak 5.546,50 euroko diru-laguntza (aurrekontuaren %33) emango dio Azpeitiko Udalari.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak sailak udalerrietan bizikletaren erabilera areagotzeko helburuarekin emango ditu bidegorrietarako diru-laguntzak. Guztira 250.000 euro banatuko ditu hemeretzi udalerriren artean.