Kepa Peñagarikanok pilota utziko du, Saninaziotan ziurrenik

Urola Kostako Hitza 2014ko eka. 23a, 14:41

Urola Kostako Hitza-k Peñagarikanorekin hitz egin du, eta pilotan jarraitzeko beste aukerarik ez duela ikusten azaldu dio.

Bihar, asteartea, zen jokatzekoa Kepa Peñagarikano (Azpeitia, 1981) bere agurreko partida Eibarren, baina eskuan mina duela-eta, atzeratu egin dute hitzordu hori eta Saninazio egunez Azpeitian joka dezake profesionaletako bere azken partida. Ekainean kontratua amaitzen zaio atzelari azpeitiarrari eta enpresak kontratua ez berritzea erabaki du.

Urola Kostako Hitza-k Peñagarikanorekin hitz egin dueta pilotan jarraitzeko beste aukerarik ez duela ikusten azaldu dio.

2001etik da pilotari profesionala Peñagarikano. Asegarce enpresan hamar urtez aritu ostean, ASPErekin sinatu zuen bi urterako.