Pedro Muñozek eta Alazne Iruretak irabazi dute Urrestillako krosa

Uztarria.eus 2014ko eka. 16a, 13:09

XIII. San Joan Herri Krosa jokatu zen zapatuan, Urrestillan. 17:00etatik aurrera, haur, gaztetxo zein helduek hartu zuten parte lasterketan. 18:00etan hasi zen lasterketa nagusia eta kadeteek, jubenilek, seniorrek eta beteranoek batera egin zuten korrika. Helduen lasterketan Pedro Muñoz nagusitu zen (00:29:39). Endika Donnay (00:30:46) izan zen bigarrena, eta Jon Garate (00:30:49) helmugaratu zen hirugarren postuan. Emakumezkoetan, Alazne Irureta (00:37:14) izan zen lehena, Pilar Arriola (00:39:07) bigarrena eta Mari Carmen Seijas azkoitiarra hirugarrena (00:49:39).

Krosa bukatutakoan Bentazaharreko mutiko alaiak taldearekin kalejira egin zuten hainbat lagunek.

Hemen kroseko argazki bilduma: