Parte-hartzea %29,53koa izan da plaza nola eraberritu aukeratzeko herri galdeketan

Uztarria.eus 2014ko eka. 15a, 22:30

Plaza nola eraberritu aukeratzeko egin den herri galdeketan, 12.099 herritarrek izan dute boza emateko aukera. Horietatik 3.573 azpeitiar joan dira hauteslekura, beraien iritzia ematera. Beraz, parte-hartzea %29,53koa izan da.

Galdeketaren antolatzaileek azaldu dutenez, errolda aldatu egin dute. Izan ere, udalerrian erroldatutako bost pertsona ez zeuden zerrendan sartuta. Hori dela eta, 12.094 pertsonako erroldari gehitu zaizkio bost herritar gehiago. 

Momentu honetan, udal ordezkariak eta zenbait herritar kontaketa egiten ari dira udaletxean. Boto guztiak zenbatu bezain laster, emaitzen berri emango du Uztarria.com-ek.