Hazparneko udal ordezkariak Azpeitian izan dira

Uztarria.eus 2014ko eka. 12a, 18:04

Azpeitiko eta Hazparneko udalek urteetako harremana indartzeko asmoa agertu dute, Lapurdiko herriko udal ordezkariek gaur, osteguna, Azpeitira egin duten bisitan. "Bi herrien arteko elkarlana sendotzen segitzeko”, harreman horri heltzeko konpromisoa berretsi dute. Bi udalerrien arteko senidetza arlo ekonomikora zabaltzeko asmoa agertu dute, bereziki lehen sektorearekin zerikusia duten aktibitateei, eta industriari lotuta. Horregatik, bi herriek duten industriaren elkarlanerako aukerak aztertzen ari direla jakinarazi dute.

Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik.