'X-Men dias del futuro pasado' filma ikusgai asteburuan

Uztarria.eus 2014ko eka. 12a, 13:51

Uda aurreko azken zine emanaldiak izango dira asteburuan. Zapatutik astelehenera bitartean X-Men dias del futuro pasado (AEB, 2014) filma ikusi ahal izango da Soreasu antzokian. Bryan Signerrek zuzendutako filma 12 urtetik gorako ikusleentzako da, eta bost emanaldi izango dira asteburuan, guztira. Zapatuan 19:30ean eta 22:00etan emango dute. Igandean, berriz, 19:30ean izango da ikusgai, eta astelehenean 19:00etan eta 21:30ean.