Udan zine emanaldiak izan daitezen, sinadura bilketa hasi du herritar talde batek

Uztarria.eus 2014ko eka. 12a, 12:46

Asteburu honetan izango dira Soreasu antzokian uda aurretik emango dituzten azken zine emanaldiak, eta herritar talde bat sinadurak biltzen hasi da. Datorren ostirala izango da sinadurak biltzeko azken eguna.

Asteburu honetan izango dira Soreasu antzokian uda aurretik emango dituzten azken zine emanaldiak, eta herritar talde bat sinadurak biltzen hasi da, udan ere eskaini ditzatela eskatzeko. Azpeitiyen bizi, Azpeitiyen erosi, eta udaran Azpeitiyen zinie ikusi lelopean abiatu dute kanpainaina, eta sinadurak Erdi Kaleko Estanko Txikiyen jasoko dituzte datorren ostirala bitartean, gero udaletxean aurkezteko.