Alde Zaharreko bizilagunek galdeketan parte hartzeko deia egin dute

Uztarria.eus 2014ko eka. 11a, 12:10

Alde Zaharreko bizilagun talde batek agerraldia egin zuen atzo, asteartea, herritarrei asteburuan egingo den galdeketan parte hartu dezaten dei egiteko. Galdeketa "beste pauso batzuek aurrekaria" izan delakoan daude, eta herritarrei dei egin diete galdeketan parte hartzeko, "aukera ona dugulako denon artean erabakitzeko".

Bizilagunek azaldu dutenez, plaza oinezkotzea "pausotxoa" da Alde Zaharra biziberritzeko bidean: "Azpeitiko Alde Zaharra biziberritu nahi dugu, eta bide horretan herriko plaza oinezkotzea pauso bezala ikusten dugu, pauso garrantzitsu bezala". "Alde Zaharra ez du oinezkotzeak bakarrik biziberrituko, eta Alde Zaharrera jendea erakarri behar da bizitzera, aisialdira eta abar", gaineratu zuten.