Inauguratu ostean, zabalik da Baigera I-eko taberna

Uztarria.eus 2014ko mai. 29a, 16:00

Atzo, asteazkena, inauguratu zuten Enparan kaleko Baigera I taberna, txukunketa eta berrikuntza lanak bukatuta, eta zabalik da dagoeneko. Jendetza izan zen atzoko inaugurazioak, eta luntxaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Udalak martxoan zabaldu zuen Baigera I eta Baigera II jatetxeen kudeaketa lehiaketa, eta dagoeneko martxan dira biak.