Azpeitiarrentzat Libre erronka

Uztarria.eus 2014ko mai. 26a, 12:16

50 minutu inguru behar izan zituzten azpeitiarrek azkoitiarren kontrako kirol erronkan nagusitzeko. Libre ekimenak antolatuta, Olatz Izagirre eta Orkatz Kultur Elkartea Libre lelo hartuta egin zen zaaptuan bi herrietako taldeen arteko erronka Azpeitian. Jendetza elkartu zen plazan eta inguruetan erronka ikusteko, eta lehia azkoitiarren alde hasi bazen ere, laster eman zioten probari buelta azpeitiarrek. Lehen kirol saioan, ergometroan, Jon Unanue azkoitiarra Jagoba Urain baino azkarragoa izan zen. Gero, lasterka, Xabat Manzisidorrek aurrea hartu zion Jokin Suduperi, eta aldea handitzea lortu zuen bizikletan Jon Oiarzabalek. Jon Garate atzean utzi zuen azpeitiarrak, eta Maite Iriartek alde nabarmenarekin hasi zuen 3,3 kilometroko korrika saioa. Ainhoa Condek ezin izan zuen aldea txikitu, eta Azpeitiko taldea izan zen garailea.