Gipuzkoako Eskolarteko finalean lehiatuko dira Jon Gurrutxaga eta Iñigo Ibañez bertsolariak

Uztarria.eus 2014ko mai. 21a, 17:38

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean parte hartuko dute Jon Gurrutxagak eta Iñigo Ibañezek. Hitzordua maiatzaren 25ean, igandean, 11:00etan izango da, Arrasateko Amaia Antzokian. Hogeita bat gazte aurkeztu ziren txapelketara, baina bost kanporaketa igaro ostean, zortzi bertsolari izango dira igandeko finalean; horietako bi, Erniarraitz Bertsozale Elkartekoak.

Jon Gurrutxagak eta Iñigo Ibañezek esan dute "bertso eskolan kantatzen duten bezala" abestuz gero, "edonori aurre egiteko" gai direla. Beraz, igandean irabazten saiatuko dira Azpeitiko bertsolariak.