Emakumeen ikasturte amaierako jaialdia izango da ostiralean

Uztarria.eus 2014ko mai. 20a, 12:47

'Orekaren desoreka' antzezlanaren kartela.

18:30ean hasiko da jaialdia Sanagustin kulturgunean, eta kitarra kontzertua eta antzerkia eskainiko dituzte ikasturtean zehar bi ikastaroetan parte hartu duten emakumeek. Ondoren, afaria egingo dute.

Azpeitiko Emakumeen Mahaiak eta Udaleko Parekidetasun sailak antolatuta, ikasturte amaierako jaialdia eskainiko dute ikasturtean zehar kitarra eta antzerki tailerretan parte hartu duten emakumeek. Ostiralean, maiatzaren 23an, 18:30ean izango da jaialdia eta bertan kitarra eta antzerki emanaldia ikusi ahal izango dira. Aurrena, Amaia Garmendiak zuzendutako kitarra kontzertua izango da. Segidan, 19:00etan, Jabetze Eskolako antzerki tailerrekoek Orekaren desoreka antzezlana egingo dute, Alaitz Olaizolak zuzenduta. Emanaldiak bukatutakoan, 21:00etan, afaria izango da Sanagustinen. Afarirako txartelak 20 eurotan jarri dituzte salgai udaletxeko Parekidetasuneko sailaren bulegoan edota Emakumeen Txokoan.