Mintzapraktika saioak aurkeztu dituzte Sanjuandegin

Uztarria.eus 2014ko mai. 9a, 12:57

"Euskara praktikatzea eta ondo pasatzea" helburu duten mintzapraktika saioak antolatu dituzte Elkar-ekin eta Xj Auzolanean taldeek eta, atzo, osteguna, egin zuten aurkezpena Sanjuandegiko Baigeran. Auzotar ugari bertaratu zen, proiktuaren nondik norakoak entzutera, eta egitasmoaren testuinguruan kokatzeko Hesiak Gainditzen dokumentala eman zuten eta egilearen, Jon Maiaren, solasaldia izan zen, ondoren, entzugai.