Posta bidezko botoa emateko laguntza eskaini du EH Bilduk

Uztarria.eus 2014ko api. 30a, 16:29

Europako hauteskundeei begira, gaurtik hasi eta maiatzaren 15a bitartean, Orkatzen eskainiko dute izapideak egiteko aukera, egun osoan zehar. Maiatzaren 6tik 7ra, berriz, Alkartetxean, 18:00etatik 20:00etara.

 

Maiatzaren 25eko hauteskundeetarako, posta bidezko botoa emateko izapideak egiteko aukera jarri du EH Bilduk. Herritarrek Orkatzen eta Alkartetxean jasoko dute laguntza. Orkatzen, egun osoz eskainiko dute zerbitzua, apirilaren 29tik maiatzaren 15era. Alkartetxean, maiatzaren 6an eta 7an izango da hitzordua, 18:00etatik 20:00etara.

Kanpoan daudenei e-posta bidez emango zaizkie argibideak, eta behar dituenak ehbilduazpeitia@gmail.com helbidera idatzi beharko du.