Martxan da Azpeitiko Gure Esku Dagoren lokala

Uztarria.eus 2014ko api. 29a, 20:41

Giza-katerako izena emateko esku-orriak ez ezik, ekitaldiko materiala eta informazioa eskaintzen dute Foru Ibilbideko 7. Zenbakian ireki duten lokalean. Astegunetan, 17:30etik 19:30era dago zabalik; eta astearte goizetan ere irekita egon ohi da, 11:00etatik 13:00era. Larunbatetan, berriz, 11:00etatik 13:00era dago hara hurbiltzeko aukera.

Azpeitiko Gure Esku Dagoren helburua da 800 herritarrek izena ematea ekainaren 8an egingo den giza-katerako. Oraingoz, 500 pertsona daude zerrendan. Azpeitiko taldeak bi kilometro izango ditu Zumarragan, eta herritar guztiak gonbidatu nahi ditu hitzordura.