Datorren asteburutik aurrera zabalik izango da Loiolako liburutegia

Uztarria.eus 2014ko api. 29a, 12:05

Maiatzeko eta ekaineko asteburuetan irekita egongo da Loiolako liburutegia, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara.

Datorren asteburutik aurrera zabalik izango da Loiolako liburutegia, maiatzean eta ekainean. Astegunez gain, zapatuetan eta igandeetan ere irekiko dute, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara bitartean. Liburutegia irekita egongo den asteburuak honako hauek izango dira: maiatzak 3, 4, 10, 11, 17, 18, 24, 25 zein 31 eta ekainak 1, 7, 8, 14, 15, 21, 22, 28 nahiz 29.

Loiolako liburutegiko arduradunek azaldu dutenez, "oso garrantzitsua da" liburutegira sartu ahal izateko karneta edukitzea eta sarreran txarteleko zenbakia idaztea. Gainera, ikasgelak ikasleentzat bakarrik egongo dira zabalik, eta horrenbestez, ikerketak egiten ari direnek edota liburu eskaerak egin nahi dituztenek, astelehenetik ostiralera izango dute horretarako aukera.