Zumaiako, Logroño, Aurrera Ondarroa eta Lengokoak, Azpeitia Cup-eko bigarren fasera

Uztarria.eus 2014ko api. 28a, 14:04

Bukatu da Azpeitia Cup txapelketaren aurretiko fasea. Zapatuan eta igandean 32 taldek hartu zuten parte bigarren fasera sailkatzeko txartelak eskuratzeko lehian, eta guzti horietatik 12 aritu ziren igandeko ligaxkan: Lengokoak A, Aurrera Ondarroa, Touring, Amorebieta, Logroño, Bansander, Elgoibar, Sanse A, Zumaiako, Amaika Bat, Baskonia eta Barakaldo.

Dagoeneko erabaki da aurreneko faseko zein lau talde ariko diren ekaineko Azpeitia Cup txapelketan: Zumaiako, Logroño, Aurrera Ondarroa eta Lengokoak A. Horiek aurrez-aurre izango dituzte ekainaren 13an, 14an eta 15ean, Real Madrid, Barcelona, Athletico Madrid, Athletic, Sevilla, Reala, Villarreal, Espanyol, Valentzia, Levante, Zaragoza, Rayo, Celta, Malaga, Osasuna, Getafe, Betis eta Alaves.

Maiatzaren 1ean, osteguna, infantil nesken txapelketa izango da Garmendipen. Aurrenekoz antolatu dute nesken txapelketa, eta 21 taldek eman dute izena. Horien artean dira, Lagun Onak, Anaitasuna, Reala eta Athletic.