Etxeberria IV.a eta Ion txapeldun, Sagardoaren Txapelketako finalean

Uztarria.eus 2014ko api. 28a, 12:15

34 eta 40 nagusitu ziren Matxin III.a eta Etxeberria III.aren kontra. Zapatuan jokatu zuten partida, Hernaniko Galarreta pilotalekuan.

Etxeberria IV.ak eta Ionek (Bereziartua sagardotegia) partida ona jokatuta irabazi zuten Sagardoaren Txapelketa pasa den zapatuan, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. 34 eta 40 nagusitu ziren txapeldunak, Matxin III.a eta Etxeberria III.aren (Gurutzeta sagardotegia) kontra.