Guardiako farmazien informazioa orain, Uztarria.com-en

Uztarria.eus 2014ko api. 16a, 17:56

Zerbitzua hobetzeko, Azpeitian eta Azkoitian guardian diren farmazien inguruko informazioa erantsi dugu webguneko Zerbitzuak atalean. Bertan, egunero datozen hiru egunetan guardian egongo den farmaziaren inguruko informazio osoa eskuratu ahal izango da, eta bi herrietako farmazia guztien helbidea, telefonoa, argazkia eta geolokalizazioa kontsultatu daitezke.

Uztarria Komunikazio Taldeak aldaketa batzuk egin ditu webgunean. Zerbitzua hobetze aldera, guardiako farmazien inguruko informazioa jarri dugu erabiltzaileen eskura. Uztarria.com-eko azaleko barra berdean ageri den Zerbitzuak atalean dago ikusgai une eta egun bakoitzean Azkoitian edo Azpeitian guardian dagoen farmaziaren ordutegia eta kokapena. Datozen hiru egunetan guardian izango diren farmazien gaineko informazioa kontsultatu ahal izango da egunero.

Gainera, Azpeitiko eta Azkoitiko farmazia guztien zerrenda osatu dugu, eta horietako bakoitzean klik eginda, farmazia horren helbidea, telefonoa, argazkia eta geolokalizazioa eskuratu daitezke (Hemen adibide bat).

Hainbat aldaketa egin eta berrikuntza gehitu du Uztarriak webgunean azken asteetan. Besteak beste, webgunea mugikor eta tabletetarako egokitu, eguraldiaren iragarpena jarri, zein anonimoek kideen ekarpenetan iruzkinak egiteko aukera kendu du.