Aurrerantzean anonimoek ezingo dituzte kideen ekarpenak iruzkindu

Uztarria.eus 2014ko api. 4a, 20:01

Kideen parte hartzea sustatzeko hartu du erabakia Uztarria Komunikazio Taldeak. Beraz, hemendik aurrera kideek egindako ekarpenei erantzun ahal izateko, beharrezkoa izango da komunitateko kide izaera izatea.

Uztarria.com-eko erabiltzaile anonimoek ezingo dute izen-abizenekin sinatzen duten kideek egindako ekarpenetan erantzunik egin. Anonimoek Uztarria.com-ek sinatutako albiste edo bestelakoetan soilik erantzun ahalko dute aurrerantzean.

Komunitateko kideen ekarpenei-eta erantzuteko, izen-abizenekin sinatu eta kide izaera eskatu beharko da. Anonimoen kontua beti izan da Uztarriaren eztabaidagai, eta Uztarria Komunikazio Taldeak aipatutako erabakia kideen parte hartzea sustatzeko hartu du.