Azpeitiko liburutegiak 50 urte

Eneko Etxeberria (Azpeitiko alkatea) 2014ko api. 4a, 15:51

Azpeitiko Udal Liburutegiak 50 urte egin ditu zabalik, eta irakurtzeko zaletasuna sustatzea da egin diezaiokegun omenaldi onena. Liburutegi bati gertatu dakioken gauzarik onena bertako liburuak irakurtzea da.

Askok eraikin eder hau eraikin gisa soilik ikusten dute. Eraikina oso ederra da, dudarik gabe. Gure herriko eraikin ederrenetakoa. Baina, kanpoaldea ederra bada, barrua askoz ederragoa da. Ezagutzen duenak badaki, barruan dago gure herriko altxorrik preziatuena. Eta, Azpeitiko leku magikoena.

Magikoa? Magikoa baino askoz gehiago, gure liburutegia ez baita liburutegi hutsa. Gure liburutegia esprazio ontzi bat da: espazio urrunera unibertsoa ezagutzera eramango gaituen espazio ontzia. Gure liburutegia denbora makina bat da: nahi izanez gero iraganera edo etorkizunera eramango gaituen denbora makina.. Gure liburutegia irakaslea baita: inork baino gehiago dakien irakaslea.

Azken finean, gure liburutegia gure laguna da: inoiz huts egin ez digun laguna, konfiantzazkoa, zintzoa, entretenitua, laguna, beti zain egongo den eta inoiz kritikatuko ez gaituen laguna.

Gainera, gure liburutegia guztiaren gainetik, gure bizitza hobeago, zoriontsuago eta argiagorako atea da.

Guztioi dagokigu gure altxor ezkutua zaintzea.