Josu Oiarzabal 'Xenpelar' Osinalde sariketako finalean izango da

Uztarria.eus 2014ko api. 1a, 16:27
Josu Oiarzabal 2012ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saioan.

Apirilaren 12an, zapatua, jokatuko da Osinalde sariketako finala, eta Oiarzabalekin ariko dira kantuan, Aitor Salegi, Aitor Irastortza, Malen Amenabar, Mikel Iturriotz eta Xabier Igoa.

Apirilaren 12an Gabirian jokatuko da 43. Osinalde sariko finala, eta bertan izango da kantuan Josu Oiartzabal Xenpelar azpeitiarra. Berarekin ariko dira Aitor Salegi zestoarra, Aitor Irastortza zaldibiarra, Malen Amenabar larrabetzuarra, Mikel Iturriotz urretxuarra eta Xabier Igoa aramaioarra.

Iaz ere Osinaldeko sariketako finalean izan zen Xenpelar, Erniarraitzeko Nekane Zinkunegi errezildarrarekin batera.