Organo ikasleek kontzertua eskainiko dute Bergaran

Uztarria.eus 2014ko mar. 28a, 10:48

Bihar, zapatua, izango da, 11:30ean hasita, Bergarako Santa Marina elizan.

Larunbatean, 11:30ean, Azpeitiko Antxieta eta Bergarako musika eskoletako organo ikasleek kontzertua eskainiko dute Bergarako Santa Marina elizan. Azpeitiko Antxieta musika eskolatik, Mikel Arenas, Inazio Arakistain eta Arantxa Sagarzazu izango dira, eta J.S. Bach-en, Cesar Franc-en eta Leon Bolleman-en obrak joko dituzte.