Argazki edizio ikastaroa antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak

Uztarria.eus 2014ko mar. 26a, 19:03

Maila basiko-ertaineko ikastaroa izango da, eta Adobe Lightroom eta Adobe Photoshop programak landuko dituzte. Apirilaren 7an hasita, astelehenetan emango dituzte eskolak 18:30etik 20:30era bitartean. 44 ordukoa izango da, eta 75 euro ordaindu beharko da. 

Azpeitiko Argazki Elkarteak ikastaro berri bat eskainiko du apirilean: Argazki edizio ikastaroa. Ikastaroaren maila basiko-ertaina izango da, eta hiru bloketan banatuko dute. Hasteko, informazio orokorra landuko dute: argazkien formatua, koloreak, histograma, argazkiekin lan egiteko metodologia egokia, eta abar. Hurrengo bi blokeetan Adoberen programekin arituko dira lanean:  Adobe Lightroom erabiliko dute argazkiak kudeatzeko eta sailkatzeko, eta Adobe Photoshop, berriz, argazkien edizio aurreratua egiteko. 

 

Ikastaroan parte hartzeko plazak mugatuak dira (20 lagun gehienez). Parte hartu nahi dutenek mezu bat bidali beharko dute, apirilaren 2a baino lehen, azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com edo etxe.txarlibraun@gmail.com helbidera, eta 75 ordaindu beharko dituzte. Hilaren 7an hasiko dira eskolak; astelehenetan izango dira Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (Perez Arregi plazatxoa, 1),  18:30etik 20:30era bitartean. Ikastaroak 44 ordu iraungo du.

Ikastaroaren programa osoa ikusteko, sakatu hemen.