Uztarrian praktikak egiteko izena emateko azken egunak

Uztarria.eus 2014ko mar. 25a, 13:43

Komunikazio ikasketetako ikasleek edota ikasketak amaitutakoek izango dute Uztarria Komunikazio Taldean praktikak egiteko aukera, eta azpeitiarrek lehentasuna izango dute. Praktika epea maiatz hasieratik uztail amaierara arte izango da, eta egunean lau orduko jarduna eskaintzen da. Curriculumak bidaltzeko azken egunak dira; apirilaren 4rako bidali behar dira uztarria@uztarria.com helbidera.

Uztarria Komunikazio Taldeak praktikak egiteko aukera eskainiko du aurten ere, maiatzetik uztailera bitartean. Komunikazio ikasketetako (Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak, Ikus-Entzunezko Komunikazioa, Komunikazio gradua...) ikasleek edota ikasketak amaitutakoek izango dute praktikaldia egiteko aukera, eta azpeitiarrek lehentasuna izango dute.

Praktikaldian Uztarria.com webgunearen kudeaketa izango da egiteko nagusia. Hala nola, albisteak, erreportajeak, elkarrizketak nahiz ikus-entzunezkoak. Praktika epea maiatz hasieratik uztail amaierara luzatuko da eta egunean lau orduko jarduna izango da; 09:00etatik 13:00etara edo 15:00etatik 19:00etara. Dena den, ordutegia bakoitzaren arabera egokitu daiteke. Praktikaldiak ordainsaria izango du.

Curriculumak bidaltzeko azken egunak dira; apirilaren 4rako bidali behar dira uztarria@uztarria.com helbidera.