Hemen da mozorro jaia

Uztarria.eus 2014ko ots. 28a, 10:35
Iazko Karnabaletako sari-banaketa ekitaldiko une bat.

Asteartera bitartean, elegante trajeek, mozorroek eta sokamuturrak hartuko dituzte herriko kaleak, Karnabal festetan.

Azpeitiko hiru ikastetxeek gaur arratsaldean ospatu dituzte Karnabalak, eta hemendik hasi eta asteartea arte, kalean izango da festa.

Bihar, zapatua, Udal Musika Bandak eta KBeat taldeak dantzaldia eskainiko dute 22:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. Eta igandetik asteartera bitartean egitarau zabala izango da, Inauterien baitan.

Karnabaletako egitaraua:

Otsailak 28, gaur:

15:00etan Iraurgi Ikastetxeko H.H.ko eta L.H.ko ikasleen inauterietako festa.

15:30ean Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain Inauterietako festa.

18:30ean Euskal Inauterien jaialdia egingo dute Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoek, Izarraitz frontoian..

Martxoak 1, zapatua:

22:30ean Musika Bandaren eta KBeat taldearen dantzaldia, Sanagustin kulturgunean.

Martxoak 2, Elegante Eguna:

9:00etan Izarraitz txistulari taldearen diana.

11:00etan Udal Musika Bandaren eta Biasteriko dultzaineroen eskutik, diana.

12:00etan XXXV. Sokamuturra argazki lehiaketa eta sokamuturra.

12:30ean eleganteen pasiera eta Itsasi taldeko artzain-inudeen eta danborjoleen kalejira. San Sebastian eguneko karroza ere kalez kale ibiliko da, eta Juan Antxieta musika eskolako txistulariak ere bai. Incansables txarangak ere alaituko du giroa.

13:30ean argazki erraldoia plazan, 'Euskal preso eta iheslariak etxera!' lelopean.

13:30ean Skandalue elektrotxaranga.

15:00etan luntxa plazan

16:00etan puru-piztea, plazan.

16:00etan dultzaineroen kalejira.

16:15ean zezenaren irteera girotzeko, Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak hainbat doinu joko dituzte. Ondoren, txistulariek zezenak egingo duen ibilbide bera egingo dute, kalerik kale txistua joz.

16:30ean sokamuturra.

19:00etan Alaken taldearen emanaldia plazan.

19:30etik 23:30era Incansables eta Gau-Erdi taldeen emanaldia kalez kale.

Martxoak 3, astelehen karnabala:

10:00etan Izarraitz txistulari taldearen kalejira.

11:00etan sokako zezena Erdi Kalean, eta zezen txikian eta poniak, plazan.

12:30ean Herriko Banda Gaztea eta Txiribiteroen kalejira. Mozorrotutako haurren desfilea, erraldoi, buruhandi, herriko banda gazte, txilibitero eta Musika Eskolako trikitilarien laguntzarekin. Bukaeran, gaztetxoentzat dantzaldia, buru-handiekin jolasak eta gozokiak ere banatuko dituzte plazan.

16:15ean zezenaren irteera girotzeko, Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak hainbat doinu joko dute. Ondoren, txistulariek zezenak egingo duen ibilbide bera egingo dute, kalerik kale txistua joz.

16:30ean sokamuturra.

17:00etan Tringili Trongolo haurrentzat tailerrak, Olazko Andre Mariaren Plazan.

19:30ean Udal Musika Bandaren Kalejira.

19:30etatik 23:00etara Dunbots fanfarrea eta Urolatarrak txaranga kaleetan zehar.

24:00etan Itsasi taldeko ttuntturroak eta helduen Mozorro lehiaketa.

Los Pasai eta Mister Team-en manaldia kaleetan zehar.

01:30ean mozorro lehiaketaren sari banaketa, udaletxean.

Martxoak 4, astearte karnabala:

02:00etan Los Pasai txarangaren emanaldia, plazan.

6:15ean goiz-eresia musika bandaren eskutik.

6:45ean zezenaren irteera Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak girotuta.

7:00etan sokamuturra.

12:00etan banda gaztearen kalejira.

16:00etan umeentzako jolasak eta parkea Olazko Andre Mariaren plazatxoan.

16:15ean zezenaren irteera Izarraitz txistulari taldeak, herriko banda gazteak eta Julian Barrenetxea abesbatzakoek girotuta. Txistulariek zezenaren ibilbidea irekiko dute kalerik kale txistua joz.

16:30ean sokamuturra.

20:00etan suzko zezena, plazan.