Igor Sagardogi: "Zezena Erdikaletik irten eta herriko plazara iristen den momentua da ederra"

Urola Kostako Hitza 2014ko ots. 28a, 10:22

Igor Sagardogi (Azpeitia, 1986) Azpeitiko Inauterietan sokamutil hasiko da. Astelehen arratsaldeko sokamuturrean estreinatuko da. "Lopene ganadutegia ere Inauterietan, orduan estreinatuko da, eta neu ere bai", esan du Sagardogik. Inauterietan mozorrotzea gustuko du, baina aurten ezingo duela dio: "Asteleheneko eta astearteko arratsaldean irten behar dut sokan, beraz zaindu beharra daukat".

Urola Kostako Hitza-k elkarrizketa egin dio Sagardogiri.