Badator XXXV. Sokamuturra Argazki Lehiaketa

Uztarria.eus 2014ko ots. 27a, 12:32
Valen Garciak argazki honi esker jaso zuen iaz sari herrikoia.

Badatoz aurten ere inauteriak eta azken urteetan bezala, XXXV. Sokamuturreko Argazki Lehiaketa antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak festetarako. Duela bi urte erabaki zuten lehiaketari Imanol Elias izena jartzea, eta martxoaren 2ko, 3ko eta 4ko sokamuturrean ateratako argazkiak sarituko dituzte.

Jarraian, lehiaketako oinarriak:

1.- Nahi duen pertsona orok parte hartu dezake argazki lehiaketa honetan.
 
2.- Gaia: 2014ko martxoaren 2an, 3an eta 4an Azpeitiko Inauterietan izango den sokamuturra.
 
3.- Modalitate bakarra txuri-beltza da. Ezin izango da argazki muntaiarik aurkeztu.
 
4.- Egile bakoitzak aipatutako gaiari buruz gehienez bost argazki aurkeztu ditzake, eta parte-hartzaile bakoitzak sari bakarra eskuratu ahal izango du, sari berezia kontutan hartu gabe.
 
5.- Argazkien tamaina 20x30 zm-koa izango da. Atzealdean, argazkiaren izenburua, 
egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa agertu beharko dira eta derrigorrezkoa 
izango da argazkiak JPEG formatuan aurkeztea, CD euskarrian.
 
6.- Lanak pakete edo sobre itxian bidali beharko dira helbide honetara: Azpeitiko Argazki Elkartea, Apdo. Correos 326 de Azpeitia edo Sociedad Fotográfica de Azpeitia, Plaza Perez Arregui 1, 1. 20730, Azpeitia.
 
7.- Argazkiak aurkezteko epea 2014ko martxoaren 13an, osteguna, 22:00etan bukatuko da.
 
8.- Honakoak izango dira sariak:
 
- Lehenengoa: 365 euro eta garaikurra
- Bigarrena: 235 euro eta garaikurra
- Hirugarrena: 200 euro eta garaikurra
- Laugarrena: 120 euro
- Bosgarrena: 80 euro
 
9.- Gainera, sari berezi bat egongo da: Iñaki Joaristi Altzarte, 150 euro eta plaka, 
inauterietako jai giroari buruzko txuri-beltzeko argazki onenari. Sari horretarako, 
partaide bakoitzak bi argazki aurkeztu ahal izango ditu, 4. eta 5. puntuko 
betebeharrak jarraituz.
 
10.- Epaimahaia Azpeitiko Argazki Elkarteak aukeratuko du.
 
11.- 2014ko martxoaren 22an, larunbata, 13:00etan, erakusketa 
irekitzearekin batera, egingo da sari-banaketa.
 
12.- Erakusketara etortzen diren ikusleek sari herrikoia emateko aukera izango 
dute, euren gustuko argazkiari botoa emanez. Argazki irabazlearen egileak plakatxo bat 
jasoko du. Botoa ematen duten ikusleen artean 10 argazkiren 20x30ko anpliazioak 
zozkatuko dira.
 
13.- Saritutako argazkiak erakunde antolatzailearen jabetzan geratuko dira. Irabazle ez 
diren argazkiak, erakusketa ixten denetik hamabost egunera jaso ahal izango dira 
Azpeitiko Argazki Elkartean.