Gertu dira karnabalak

Uztarria.eus 2014ko ots. 24a, 13:48

Karnabalak gerturatzen ari dira, eta horren erakusle izan zen atzo, igandea, Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak eskainitako kontzertua. Urteroko legez, inauterietako abesti ezagunak jo zituzten, eta Azpeitiko Argazki Elkartearen argazkiak ikusi ahal izan ziren era berean. Jendetza izan zen Sanagustin kulturgunean. Hemen kontzertuko argazki batzuk.