Alex Silva Euskal Kazetarien Elkargoko zuzendaritzako kide izendatu dute

Uztarria.eus 2014ko ots. 24a, 12:54

Joan den zapatuan, hilak 22, Bilbon egindako eratze batzarraren ostean hasi zen ofizialki martxan Euskal Kazetarien Elkargoa. Estatutuak onartzeaz gain, elkargoko zuzendaritza batzordea onetsi zuten, eta aurrerantzean 14 lagunek (argazkian) osatuko dute batzorde hori. Tartea, Alex Silva  (1989) azpeitiar kazetariak. Zerrendako gipuzkoar bakarra da Silva, eta Modragon Unibertsitatean egin zituen Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikasketak. Zuzendaria, berriz, Lucia Martinez izango da. 

Batzarraren eta elkargoaren aurkezpen ofiziala Prentsa Askatasunaren egunean, maiatzaren 3an, egingo da hedabideetako eta erakundeetako ordezkariekin nahiz ordezkari politikoekin.