Makineria berritzeko diru-laguntzak eska ditzakete enpresa txiki eta ertainek

Uztarria.eus 2014ko ots. 21a, 18:04

SPRI-k abian jarri duen renove planaren barruan egin ditzakete eskaerak, agentzia horren webgunearen bidez. Informazio gehiago behar duenak Iraurgi Berritzenera ere jo dezake.

SPRI enpresa garapenerako euskal agentziak enpresa txiki eta ertainentzat renove plana martxan jarri du. Diru-laguntza horrek makineriaren kostuaren %15a finantzatzen du, beti ere makinako gehienez 70.000 euro eta guztira, gehienez, 100.000 euro. Diru-laguntza jasotzeko baldintzak, berriz, honakoak dira: makinak 2014an eskatuta egon behar du eta diru-laguntza eskatzerako kostuaren %10a ordainduta.

Diru-laguntza eskaera Internet bidez egin behar da (www.spri.es) eta, behin dirua jasota, hamabi hilabete dituzte enpresek makineria ipintzeko, eta beste hiru hilabete likidazioa eskatzeko. Osalanek begiztapen lanak egingo ditu, makina instalatuta dagoela ikusteko.

Deialdi honen gaineko informazio edo laguntza gehiago behar duten enpresek Iraurgi Berritzenera ere jo dezakete, 943851100 telefonora deituta.