'Blue Jasmine' eta 'Doraemon' filmak ikusgai asteburuan

Uztarria.eus 2014ko ots. 21a, 10:28

Bihartik astelehenera bitartean sei film emanaldi izango dira Soreasu antzokian. Zapatuan Woody Allenen Blue Jasmine ikusi ahal izango da 19:30ean eta 22:00etan. Igandean, berriz, Doraemon eta Nobita Holmes emango dute 16:30ean, eta Blue Jasmine 19:30ean hasita. Astelehenean ere bi emanaldi izango dira eta, bietan, 19:00etan eta 21:30ean, Blue Jasmine eskainiko dute.

Blue Jasmine hamabi urtetik gorako ikusleentzako da. Doraemon eta Nobita Holmes, berriz, adin guztietako ikusleei dago zuzenduta.