Amaia Iturriotzek irabazi du VII. Erniarraitz Sariketa

Uztarria.eus 2014ko ots. 17a, 10:52
Amaia Iturriotz urretxuarra txapelarekin.

Txapela eta 300 euroko diru-saria jaso zituen Iturriotzek. Bigarren Nerea Ibarzabal markinarra izan zen, eta hirugarren Nekane Zinkunegi errezildarra. Gaztetxeko kideek hala erabakita, Zikunegik jaso zuen bertso onenaren saria.

Ostiral gauean jokatu zen VII. Erniarraitz Sariketako finala, Gaztetxean. 300 bat lagun bertaratu ziren saioaz gozatzera, eta Amaia Iturriotz urretxuarra nagusitu zen. Hori dela-eta, txapela (Erniarraitz Bertsozale Elkarteko Laxaro Azkunek jantzi zion) eta 300 euroko diru-saria eskuratu zituen. Bigarren Nerea Ibarzabal markinarra izan zen ea Azpeitiko Udalaren oroigarria eta 250 euro jaso zituen. Hirugarrena, berriz, Nekane Zinkunegi errezildarra izan zen.Gainera, Gaztetxeko kideek aukeratuta, bertso onenaren saria jaso zuen Nekane Zinkunegik. Horien atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Eneritz Artetxe, Saioa Alkaiza eta Josu Oiarzabal Xenpelar

Hona finaleko sailkapena:

1. Amaia Iturriotz: 275,5 puntu.

2. Nerea Ibarzabal: 271,5.

3. Nekane Zinkunegi: 262,5.

4. Eneritz Artetxe: 260,5.

5. Saioa Alkaiza: 255,5.

6. Josu Oiartzabal Xenpelar: 251,5.

Saioko argazki gehiago ikusteko egin klik hemen.