Urrestillako Igartza baserria erre da

Uztarria.eus 2014ko ots. 5a, 10:43
Baserria erabat kiskalita gelditu da.

03:15ak aldean piztu da sua. Baserria "guztiz erre" da, baina ez da inor zauritu. Suaz ohartuta, lasterka atera dira bizilagunak etxetik. Udaltzainek Uztarria.com-i adierazi diotenez, ez dakite zerk eragin duen sua.

Bart gaueko 03:15ak aldean sua piztu da Urrestillako Igartza baserrian, eta sua antzeman orduko lasterka atera dira bizilagunak etxetik. Ganbara erortzen ari zen ordurako, eta suhiltzaileak iritsi direnerako teilatua erorita zegoen. Udaltzaingoak Uztarria.com-i adierazi dionez, baserria "guztiz erre da" eta inor zauritu ez den arren, kalte materialak izugarriak izan dira.

Igartza ondoko beste etxeari, garajeari eta bertan zegoen autoari sua ez iristeaz arduratu dira suhiltzaile eta boluntarioak. 05:15ean itzali dituzte suhiltzaileek sugarrak. Oraindik ere lanean ari dira suhiltzaileak, eta sua zerk sortu duen ez dakitela esan diote udaltzainek Uztarria.com-i.