Semaforodun zebrabidea, erabilgarri

Uztarria.eus | Hirigintza | Argazkia
2014-02-03 17:19

Loiolako etorbideko oinezkoentzako pasabide berria martxan da dagoeneko. Semaforodun zebrabideak Etxebeltz Izarrako eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko guneak lotzen ditu eta Etxebeltz eta Olatzerako bidegurutzeko biribilgunearen ondoan jarri dute (argazkian). Pasabidea jartzeko lanak urtarrilean hasi zituzten. Zebrabidea dagoeneko erabilgarri dagoen arren, obra horien barruan egiten ari diren Jesus eta Maria aldeko espaloia egokitzeko lanak ez dituzte oraindik bukatu.

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia azkoitiarra | 2014-02-04 : 08:46

laste azkoittire alleatzeko 47 semaforo, 15 rotonda eta 94 paso cebra eukiko ditteu kozkadunek
PD: Europan rotondak jartzeittube semaforuek kentzeko. Hemen lelen kendu, geo rotondie ein eta geo semaforo berrixek jarri bertan.....€€€€ bateonbatek earki berotzeittu poltsikuek

Erabiltzailearen aurpegia hauhalaxedek | 2014-02-04 : 09:30

arrazoie.....paso cebra baldin badao...semaforue alperrik dao....

Erabiltzailearen aurpegia erle | 2014-02-04 : 10:23

Etxebeltz izarrako bizilagunok bagenuen behintzat zebrabide horren premia! (semaforo edo/eta zebrabideen liskarrean sartu gabe)

Erabiltzailearen aurpegia txokola | 2014-02-04 : 13:49

Axkottierrak ez zeate enteratzen, zuen onagatik jartzen dizkiau semaforuek, zebra bidiek, rotondak, gero Donostire juten zeatenien, gauza hauek zertako dien ikasi ahal izateko, ez zaitezte hain ezkorrak izan.

Erabiltzailearen aurpegia JUANTXO | 2014-02-04 : 15:27

Hutsa orai 20 urte egindako rotonda izan balitz.....
Egin zenean ementxe izan ziren, jendearen kexuak, rotonda egiterakon azpitik pasoa egin behar litzakela eta esklabetako semaforoa kendu.....
Baina hura kendu ez eta orain beste bat jarri.Ondo

Erabiltzailearen aurpegia azkoitiarra | 2014-02-05 : 12:34

eon eon oain rotonda bertan ez duen jartzen beste aldien beste bat

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa