Bertsio gaua antolatzeko bilera egingo dute asteartean

Uztarria.eus 2014ko urt. 24a, 11:09
Arrakasta izan zuen 2013ko Bertsio Gauak.

Asteartean 21:30ean hasiko da bilera, eta abestu edo musika instrumenturen bat jotzen duen edonor animatu dute martxoan Bertsio Gauean parte hartzera.

Azpeitiko Gaztetxeak antolatzen duen Bertsio Gaua prestatzeko bigarren bilera egingo dute datorren asteartean, hilak 28, 21:30ean hasita. Abestu edo musika instrumenturen bat jotzen duen edonor animatu nahi dute martxoan Bertsio Gauean parte hartzera.